Historia

Mikel Uribetxeberria
Fagor Ederlaneko lehendakaria

Mikel UribetxeberriaFagor Ederlanek bere 50 urtemugan burutuko dituen ekitaldi ezberdinak dokumentu grafikotan jaso nahi ditugu eta denontzat eskuragarri jarri hemen aurkezten dugun webgune honetan. Bertan argazki, bideo, idatzi eta dokumentu ezberdinak gehituz, guztion artean pasatako uneak guztiokin konpartitzeko helburua dugu. Zuok sortutako dokumentuak izanez gero gustura jasoko ditugu hemen publikatu ahal izateko. Denon artean hainbat momentu onen oroitgarri izango den txoko atsegina sortuko dugu; zuen gustukoa izago den esperantzan…jaso besarkada bat.

Sorrera

1963ko ekainaren 28an sortu zen kooperatiba
“On Jose Maria Arizmendiarrietak fundizio bat sortu nahi zuen, eta Mondragoneko linea zuriko azpiegituretatik atera”
Arizmendiarrietaren ahaleginak bere fruitua eman zuen Eskoriatzan. Ederlan (1966) proiektua izango zen Comet Sociedad Cooperativa sortu zuten Esteibar Fundizioak, Comet Industriak eta Talleres Uribesalgo enpresak batuta. Fundizioan eta injekzioan egindako produktuetara dedikatu ziren, eta lehenengo etapa hartan egin zuten automozioko sektoretik industria sektorerako jauzia.
“Sortzaileen artean, nagusienak 25 bat urte zituen; gainerakoak 17, 18, 19... urteko mutikoak ginen. Oso gutxi genekien baina gogo handia jartzen genuen”
“Talde oso batua ginen, beharbada, ez ginen egiten ari ginen guztiaz jabe, baina erronka baten aurrean geunden”

Hazkundea

Ulgorren babesean aurrera egin zen urte zail batzuen ostean, Ederlan hazi egin zen eta merkatu berriak sortu zituen. Automozio sektorerako osagaien hornitzaile moduan posizionamendua indartu zuen. Gainera, merkatuko ibilgailuen fabrikatzaile gehienek homologatu zuten. Espezializatutako produktu baten aldeko aldaketak enpresaren hazkundea eta esportazioa ahalbidetu zuen.

Eskoriatzako lantegia handitu egin zuten, kooperatiban AMAT sartu zen –gaur egungo Uribarri Fundizioa– eta Fagor taldeak Tafallako fundizioak eta Usurbilgo Victorio Luzuriaga erosi zituen. Mekanizazioarekin espezializazioan pauso bat gehiago eman zuten.

Fagor Ederlan Taldearen sorrera

Gaur egun ere, Fagor Ederlan taldearen sorrera gure ibilbideko mugarri garrantzitsuena izan da. Prozesu horrek Fagor Ederlanen proiektua bultzatu zuen. Inbertsioetan intentsuak eta balio erantsiko hazkundean gorakada izan zuten urteetan muntaia jarduerak sortu ziren; besteak beste, FIT Automocion, Fagor Ederlan Borja eta Automodulos. Merkatu berrietara zabaltzeko urteak izan ziren, eta baita nazioartekotzerako urteak ere. Erronka sozial garrantzitsuak izan genituen, adibidez, Victoriano Luzuriagako langile-bazkideak taldera integratzea.

“Oso harro gaude Tafalla eta Usurbilgo langileak gure kooperatiban sartu izanaz”.

Fagor Ederlan taldearen oraina eta etorkizuna

Fagor Ederlan Group enpresak ia mundu guztian ditu ekoizpen plantak eta presentzia komertziala. Sektoreko auto fabrikatzaile handienentzat lehentasunezko parthnerra da. Azkeneko urteetan posizionatze hori lortzeko lan egin du. Nazioartean hainbat planta berri sortu dituzte: besteak beste, Eslovakian, Txinan, AEBekin eta Korearekin ekoizpen aliantzak, eta Edertek zentro teknologikoa. Azken hori erreferente da sektoreko teknologia erronkak betetzeko produktuen, prozesuen eta materialen berrikuntzan. Erronka berrietara irizpidez egokitzen jakitea izango da etorkizuna. Automozioa bezalako arlo aldakor eta zirraragarrian erronkak garatzen lagunduko diguten beste 50 urte etorriko dira. Erronka horiek izango dira: nazioartean gure presentzia areagotzea, produktu berriak garatzeko dimentsionatzea eta kooperatiba baloreen aldeko apustua. Azken horrek gure kooperatibaren etorkizuna markatu eta markatuko du.

TOP