Irailak 14an Fagor Ederlan barrutik ezagutu eta gure urteurrena familian ospatuko dugu. Bisita gidatuak izango dira Fagor Ederlan Koop.E-ko plantza guztietan eta jai ekitaldi zentrala Eskoriatzan.

Frontenis txapelketa

2013 Uztaila-k 26, Ostirala by

Irailak 9tik 25era frontenis txapelketa Eskoriatzako Polikiroldegian. Partiduen ordutegia: 17:00tik 20:00etara. Izena emateko epea uztailak 12.

Fundatzaile eta jubilatuei omenaldia

2013 Uztaila-k 13, Larunbata by

Fagor Ederlaneko fundatzaile eta jubilatuei omenaldia Arrasateko Amaia antzokian. Ondoren Arrasateko Uarkape pilotalekuan bazkaria.

Gabez Takarraran

2013 Ekaina-k 15, Larunbata by

Fagor Ederlanek babestu zuen hirugarren urtez Eskoriatzan egin zen Gabez Takarraran lasterketa. Emakumezkoetan Silvia Trigueros Ederlaneko bazkidea izan zen garailea, eta garaipena Fagor Ederlani eskaini zion. Zorionak Silvia!

Futbol txapelketa

2013 Ekaina-k 08, Larunbata by

Tafallako Fagor Ederlan lantegiko langile-bazkideak nagusitu ziren Aretxabaletan UDAko instalazioetan egin zuten futbol txapelketan.

BTT irteera

2013 Ekaina-k 08, Larunbata by

Mendi bizikleta gustuko duten langileak Leintz Bailarako mendietan ibili ziren, nahiz eta eguraldiak lagundu ez, 50. urteurrena ospatzen.

Motor irteera

2013 Maiatza-k 26, Igandea by

Fagor Ederlan Groupeko langile motorzaleak Euskal Herrian barren ibili ziren.

Komertzialen batzarra

2013 Maiatza-k 15, Asteazkena by

Fagor Ederlan Groupeko merkataritza-ordezkariek kooperatibak merkataritza arloan izan behar duen estrategia aztertu eta bateratzen dute.

TOP